Beste albisteak

 

Bizkaiko beste 26 udalerri eta Mankomunitaterekin elkarlanean, “Eman giltza” web orria dauka Txorierriko Mankomunitateak gurasoen eskuragarri.

Urtero, web orriko erabiltzaileen artean zozketa bat egiten da eta aurten 2. saria zamudioztar bati tokatu zaio, Irantzu Bilbaori, hain zuzen ere.

Saria, 100€ko balioa duen euskarazko jolasen sorta da eta ekainaren 25ean, Mankomunitateko bulegoetan, Zamudioko alkatea den Igotz Lópezek eman zion saria irabazleari.

Zorionak!!!