Beste albisteak

Alkarbidek – Bizkaiko euskara zerbitzuen bilguneak -, Txorierriko Mankomunitatearen eta Bizkaiko beste hainbat udalerrirekin elkarlanean, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, KAISHOP, zer behar duzu? kanpaina jarri du martxan, herrietako merkataritza eta euskara batuz.

Txorierriz gain, kanpaina herri hauetan ere jarriko da abian, euskarri digital eta fisikoen bidez:

  • Basauri
  • Getxo
  • Erandio
  • Mungia
  • Etxebarri
  • Muskiz
  • Gernika Lumo

Azaroaren 7an hasi eta 20an bukatuko den kanpaina honen bidez, bi gai nagusitan jarri nahi dugu arreta:

  • Tokian tokiko merkataritzak ematen digun tratu pertsonal eta gertukoa, urrutiko erosketetan sentitu dezakegun tratu inpertsonalarekin alderatuz. Izan ere, kalitatezko produktuak gertu eskuratzeko aukera ematen du, gure beharretara egokitzen den zerbitzu bati esker.
  • Euskarak tokian tokiko merkataritzan duen garrantzia. Euskara guztiona da, jantzia, osoa, aberatsa, gertukoa… kalitatezkoa. Beste hizkuntzetan erostean batzuetan deseroso edo arrotz sentitu gaitezke.

Bi gaiak uztartuz, kanpainaren hartzaile izango diren Txorierriko herritarrei gonbidapena luzatuko diegu herrian eta euskaraz eros dezaten.

Kanpaina gehiago ezagutu nahi baduzu,

  • Erantsita topatuko duzu kanpainaren kartela.
  • Kaishop kanpainaren YouTubeko kanalean ikus dezakezu zabalduko dugun lehen bideo laburra. Bertan parte hartu du Sara Gandara Aller kazetari eta telebista aurkezle bizkaitarrak.

Behin kanpaina amaituta, azaroaren 20an Euskaraldia hasiko da. Kanpainaren datak ekimen honekin lotzea ez da kasualitatea; gai berari heltzeko bi modu ezberdin dira eta elkar elikatzen dute. Kaishop kanpaina amaitu ondoren ere, Txorierriko merkatariek urte osoko lana egiten dute bezeroari “zer behar duzu?” batekin euskaraz agurtu eta arreta emanez.

Gaia sakonago landu nahi izanez gero, Txorierriko Mankomunitatearekin harremanetan jar zaitezke 94 4540350 telefonora deituz edo euskera@txorierri.eus helbidera idatziz.

Bihartik aurrera eta azaroaren 20ra bitarte, sare sozial hauetan kanpainaren eduki digital ezberdinak zabalduko ditugu: Youtube, Instagram, Twitter eta Facebook.

Eskuorria (PDF 2,12MB)
Bideoa YouTuben
Deskargatu bideoa