Ongi etorri Lezamara

Udalbatzearen izenean gure udalerriaren web gunea ezagutzera gonbidatzen zaituet.

Esteka honek, alde batetik, gure herria oraindino ezagutzen ez dabenei berau ezagutzera emoteko eta, bide batez, lagun horreek be gure herriko historian, kulturan eta xarman murgiltzeko eta beste aldetik, gure herritarrei udal informazinoaren ganeko aparteko zerbitzua eskaintzeko balio izatea espero dogu.

Honako hau lezamarrekin zuzenean hartu-emonetan egoteko baliabidea izatea gustauko litxakigu, herritarrek honen bidez euren ekarpenak, kezkak eta abar helarazo deiguezan, baita ganerako jenteagaz bat egin eta alkarren barri eukiteko bitartekoa izatea be.

Barriro bisitauko gaituzulakoan,

Jon Ander Aurrekoetxea Artetxe

Lezamako Alkatea

Lezamako Udala

Bezeroari arreta:

Neguko ordutegia: (urritik maiatzara)

  • Astelehenetik ostiralera: 8:30 etatik 14:30 etara
  • Ostegunetan ere: 16:00 etatik 19:00 etara

Udako ordutegia: (ekainetik irailera)

  • Astelehenetik ostiralera: 8:30 etatik - 14:00 etara
  • Ostegunetan arratsaldetan bulegoa itxita dago

Helbidea: Aretxalde auzoa 1 - 48196 - Lezama 
Telefonoa: 94 455 60 07 
Faxa: 94 455 64 57
Posta e.: udala@lezama.org