Zer ikusi

 
Baserria

Goitiolza auzoan dagoen Goitizuri baserria Lezamako herri arkitekturako zaharrenetako bat da, zurezko jabaloietan 1588. urtean eraikinaren lehenengo berreraikuntza izan zela adierazten duen inskripzioak egiaztatzen duen bezala. Bere hormek oraindik erakusten duten harlanduzko lan ezin hobea XVI. mendekoa da. Iñigo Goiti bere jabeak XVIII. mendean berreraiki zuen, eta geroko obrak gaur egungo itxura modernoa zehazten joan dira. 

Baserria Kurutze auzoan dagoen Oxangoiti baserria XVII. mendearen amaierako landa etxe nobletuen adibide polita da, Ojangoiti familiaren leinu-etxea izan baitzen. Oinplano angeluzuzeneko eraikina da, bi isuriko estalkiaz, eta bi solairu eta ganbara ditu. Baserriaren alde nabarmenena arkupea da, bertan biltzen direlako elementu nobleenak. Baserria

Garaioltza auzoan dagoen Olazarra baserria XVII. mendeko azken urteetakoa da. Estilo jasoaren eta herrikoiaren arteko muga-arkitekturaren adibide onena da.

Aipatutakoez gain, Lezaman beste eraikuntza batzuk egin ziren XVII. eta XVIII. mendeetan, hala nola Eguskiza, Iube, Olabarri, Elorria eta Bixentine baserriak. Horiek guztiek Txorierriko baserriaren ereduari jarraitzen diote.