Zer ikusi

 
San Antolin 

 

Legina auzoan, Larrabetzuko udal perimetroaren barnean, San Antolin baseliza dago, gaur egun oraindik zutik irauten duten baselizen multzoa osatzen duena.

Baseliza horri buruzko lehenengo dokumentu erreferentziak XVIII. mendekoak dira, eta bertan  1710ean estalkia konpontzeko egin ziren obrei buruzkoak dira.

San Antolin

Hala ere, bere baoen ezaugarriak eta bere portadaren dekorazioa kontuan hartuta -adibidez, xake-itxura edo bere portadaren dekorazio elementuak- aurreko estiloetakoa dela esan daiteke.

Baseliza horretan San Rokeren irudia dago VIII. mendetik, gutxienez.