Zer ikusi

 

Andra Mari eliza

Andra Mari eliza XVI. mendean eraikitako mami gotikotik aurrera, ondoz ondo egin diren aldaketa eta handipenen emaitza da. Bere barnean gangak, bost aldare eta atari jarraitu eder bat daude, handipena egin arte hilobi gisa erabili zena.

Eraikina zehazten duten ezaugarrak gotikoa eta barrokoa dira.

Elizaren barrualdea hiru nabetan banatuta dago eta nabarmentzekoa da oinarrian arku karpanelaren gainean dagoen goragoko korua.

Arkupearen barruan dago Elizpearen Mahaia, antzina Lezamako udal erkidegoa biltzeko erabiltzen zela gogoratuz.

Andra Mari eliza

Kapera nagusiak haren irudia osatzen du guztiz, erretaula barrokoa agertuz. Urrezko erretaula horrek hiru kale eta teilatupe bat ditu, eta bere zutabe konposatuek girlanden dekorazio berezia daukate beren  fusteetan.  Kale nagusian Ama Birjinaren zeruratzearen irudia nabarmentzen da, horma-hobi baten barnean dagoena. Bi aingeru guardako horma-hobiaren goiko aldean agertzen dira, erlaizteria apurtu baten gainean jarrita, eta gure begirada Ama Birjiinaren irudirantz joaten laguntzen dute. Alboko kaleek San Pedro eta San Pauloren irudiak barne hartzen dituzte.

Eliza horretan elizateko bi fiel errejidoreen eserlekuak daudela adierazi nahi dugu, batez ere garai bateko lekuko izan zirelako, eta ez berez balio artistikorik daukatelako. Zur polikromatuz eginda daude, eta XVIII. mendeko azken urteetakoak omen dira.

Sakristiak bi pieza interesgarri biltzen ditu. Bata San Bartolomeren irudia da: San Antolin baselizatik ekarri ondoren, bertan kokatu zen. Bestea eserlekuaren itxura daukan kutxatzarra da, bizkarralde zabala daukana.