Zer ikusi

 

Aspaldian Lezamak gaur egun desagertu diren beste baseliza batzuk izan zituen, orain horiei buruzko dokumentu erreferentziak baino ez ditugula. XVII. mendean, elizatean bost baseliza zeuden. Denboraren poderioz, horietako batzuk lur jotzen joan ziren, eta azkenean guztiz desagertu ziren. Desagertutako baselizetako bat Gandortako Emeterio eta Celedonio Santuena da. XVI. mendeko dokumentuek jada bazegoela adierazten dute.

Bere oinplanoa angeluzuzena zen, nabe bakarrekoa, eta bi zati zituen, eraikinaren barnean zein horretatik kanpo argi eta garbi bereizten zirenak.