Lezama: atzoko bideak, gaurko ibilbide

Askotan ahazten dira kontatzen ez diren istorioak, sarritan galdu erabiltzen ez diren bideak. Lezamako herriak badauka zer kontatu oraindik dirauten iraganeko bideenarrastoei eta bide hauek erabili zituztenen aztarnei esker.

Bide zaharrek ez ezik, hainbat errota, dorre eta baserrik iragana oroitarazten digute aitzineko ohiturak eta tradizioak agerian utziz. Urteetan zehar gure arbasoek ezagutzenzuten herria asko aldatu bada ere, bi ibilbide hauetan zehar garai bateko bideak aurkituko dituzu, etorkizunean lezamatarren historia oroitua izan dadin berreskuratuak.

2 ibilbide berri hauek Goitioltza eta Dorrea deitzen dira.

Informazio liburuxka (PDF 2,25MB)

QR (JPG 1,1MB)

Goitioltza track-a (KMZ 6KB)

Dorrea track-a (KMZ 5KB)