Iparraldeko Bidea

Bide hau, Bide Frantsesa bezain zaharra da. Erdi Aroko errege europarrek bide hau erabiltzen zuten Santiagora iristeko.
Errekonkistak aurrera egin eta hegoaldeko lurraldeek bakea lortu ahala, Iparraldeko Bideak apurka-apurka protagonismoa galdu zuen. Mendeetan ia-ia ez zuten erabili erromesek bide hau, hala ere, Santiagora oinez joateko ohitura nagusitzeak ibilbide estatusa itzuli dio eta horrek berriro ere bide ezagun-ezaguna izatea ekarri dute.
 
Bide honek hartzen duen tartea bigarren luzeena da, Zilarraren Bidearen ostean. Zeharkatzen diren paisaiek eta lurrek oso aukera berezi bihurtzen dute. Baina erromesentzako aterpetxe-sarea txikia da, dena dela, ibilbide guztian aterpetxeak daude eta bidea oso ondo seinaleztatuta dago.