Txorierriko Mankomunitatea

Orri honen xedea da Mankomunitatea herritarrengandik gertuago egotea. Orriaren bidez, herritarrek eskura izango dute ematen ditugun zerbitzuen inguruko informazioa. Halaber, aukera izango dute modu telematikoan eskaerak eta iradokizunak egiteko, hitzorduak eskatzeko, eta abar.

Derio, Larrabetzu, Lezama, Loiu, Sondika eta Zamudio udalerriek osatzen duten Txorierriko Mankomunitatea 1989an sortu zen, zenbait udal-zerbitzu guztien artean emateko asmoz.Gaur egun, besteak beste, honako zerbitzu hauek eskaintzen ditugu: gazteria, euskara, gizarte alorrekoak, eskuhartze komunitarioa, hondakinen bilketa eta garraioa, bideen garbiketa, herri-argiteria eta berdintasuna.

20.000 lagun baino gehiago bizi gara estrategikoki ondo kokatuta dagoen eskualde honetan, Bilbotik oso gertu hain zuzen. Gainera, hemen daude Bilboko aireportua eta Bizkaiko Teknologia Parkea.

  • Txorierri konposta
  • Baliabideen gida
  • Txorierriko Mankomunitatea
  • Gazte Ruta
  • Eskuko Plana
  • Martxoak 8
  • Txorierri Turismo APP