Sarrera eta helburuak

2019ko maiatzan lehenengoz LEUKO-Lezamako Umeen Kontseilua eratu dugu Lezaman.

Umeen Kontseilua Alkateari aholku ematen dion eta herriarentzako lan egiten duen 8 eta 12 urte bitarteko pertsonen lantaldea da.

Umeen Kontseiluan parte hartzen duten umeek euren iritzi, ikuspuntu eta desioak Alkatearekin partekatzen dituzte, eta erabakiak hartzen laguntzen diote, haren ikuspuntua aberastu eta haurren begiradatik ikas dezan bere udal ardurari dagokionean.

Umeen Kontseiluaren ideia Francesco Tonucci pedagogo italiarrak asmatu zuen 'La città dei bambini' proiektuaren barruan, eta mundu osoko eta Euskal Herriko hainbat herritan abian jarri den ekimena da.

Udal webeko atal honetan LEUKOren bileren kronikak jasoko ditugu.