Lezamako Udala

Lezama sei bihotz taupadatan

2020ko uztailaren 18an “Lezama sei bihotz taupadatan” dokumentalaren aurkezpena egin zen. Berez, maiatzaren 8an egin beharrekoa zen, baina COVID-19 pandemiaren eraginez atzeratuta geratu zen.

Aurkezpena Jon Ander Aurrekoetxea alkateak eta Akaitze Kamiruaga Labayru Fundaziokoak egin zuten. Emanaldiaren aurretik, eurek emandako laguntzagaitik esker ona adierazteko, alkateak ikusentzunezkoaren kopia bana banatu zuen hara parajetu ziren elkarrizketetan parte hartu zuten lekukoen artean.

Sei atal nagusitan, ea ordubiko ikusentzunezkoa atondu da. Bertan kontu ugari batu izan ditugu, euskera ederrean gainera: eguneroko bizimoduko pasadizuak, lanbideetakoak, gerra eta gerraostekoak, andrazkoen lanak, jai-egunetakoak, txakolinari buruzkoak, kirol kontuak,…

Lan honetan lekukoak eurak dira protagonista nagusiak, herriko historia euren bidez azaltzen da: euren bizikera, euren esperientzia, eta euren oroitzapenen bidez. Herriko historia, lehenengo pertsonan kontatzen da. Guztira 27 lekukoren testigantzak grabatu dira.

Gauza asko geratu dira kanpoan, baina egongo da aukera etorkizunean ere, beste egitasmo batzuen bidez, herriko ondarea gazteei eta umeei erakutsi eta transmititu ahal izateko. Zer, azkenean horixe da helburua, batu eta transmititzea, erakustea, zabaltzea. Horretarako laster hemen berton ikusgai izango dira aipatutako bideoak.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztieei!

Bideoak

Egin klik hemen bideoak ikusi ahal izateko