Informazioa
Izapide honen bidez zergen ordainketak atzeratzeko edo zatikatzeko eskaera egin daiteke.
Zerga-administrazioak zerga-obligaziodunen esku jartzen du aukera hau, beraien egungo egoera ekonomikoak ordainketa galarazten badie hori atzeratzeko edo zatikatzeko aukera eskainiz.
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Nortasun-agiria
- Besteak
- Abalaren dokumentua
Oharrak
Izapide hau www.lezama.org webgunean telematikoki egin daiteke.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Lezamako Udaleko telefono honetara: 94 455 60 07.
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.