Agenda

 
Emakume eta gizonen artean benetakoa eta eraginkorra den berdintasuna, Lezamako herritar guztion artean lortu beharreko erronka da. Elkarteak oso eragile garrantzitsuak dira gure herriaren bizitzan eta horregatik erronka honetan inplikatu nahi ditugu.

Nola lortu dezakegu? Galdera horri erantzun ahal izateko eta elkarte-mugimenduen bidez norabide horretan pausuak nola eman daitezkeen jakiteko, sentsibilizazio-tailer baterako deia egiten dizuegu. Azaroaren 14an izango da, 19:00etatik 20:30era, Uribarri Topalekuan.

Kartela (JPG, 2 MB)