Agenda

 

Irteera 16: 30ean Herriko plazan.

Irteera Fuente De-tik zeharbide biribil batean datza.

Potesen gaua igaro ondoren, ostiralean Urriellu aterpera abiatuko gara. Cabaña Veronicatik eta Horcados Rojos lepotik igaroko gara.

Larunbatean, Celadako lepotik, Collada Bonitatik eta Beira kanaletik Aliva hotelera iritsiko gara.

Igandean, Igüedriko basoan barrena, Fuente De-ra itzuliko gara.

Kartela (PDF 2.92MB)

OHARRA: Ekintzetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da “Lezama Gailur Mendi Taldearekin batera, mendi-ibiliak eta mendi-jarduerak egiteko baimen informatua” onartzea. Agiri hau gure web orrian (www.gailur.org), Facebook orrian duzue eskuragarri edo gure posta elektronikora idatziz (gailurmt@outlook.com).