Albisteak

 

Lezamako udalak 3 boluntario behar ditu, uztailaren 12an egingo diren Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 15:00ra bitartean, hautesleei orientazioa eta informazioa emateko eta antolaketa-neurriak bermatzeko, hau da, boto-emaileak modu ordenatuan sartu eta irten direla bermatzeko eta hauteslekuaren barruko boto-emaileen fluxua kontrolatzeko.

Neurri horien helburua da lokalaren barruan nahiz haren inguruetan jende-pilaketak eragoztea eta distantziak (segurtasun-tarteak) gordeko direla zaintzea.

Eginkizun horietan parte hartzen duten boluntario bakoitzak 32 euro jasoko ditu.

Parte hartu nahi duten 18 urtetik gorako interesatuek Lezamako Udalan eman dezakete izena, 2020ko ekainaren 30a baino lehen.

Hautaketa zozketa bidez egingo da.