Albisteak

 

Gaur egun COVID-19agatik bizi dugun osasun-egoera larria dela-eta, Lezamako Udalak erabaki du bertan behera uztea ekainaren 7rako aurreikusita zegoen Txakolin Egunaren XIX. edizioa.

Egoera ikusita, antolakuntzatik jabetzen gara ezinezkoa izango litzatekeela segurtasun-tarteak eta osasun-agintarien protokoloetan ezarritako neurriak mantentzea gure Txakolin Eguna bezalako ekitaldi jendetsu batean. Gure ustez, ekitaldia egin ahal izateko ezin da ekoizleen eta parte-hartzaileen gutxieneko segurtasuna bermatu.

Jakin badakigu tokiko produktuak eta Lezamako lehen sektorea sustatzeko jarduera dela, eta asko sentitzen dugu ezin egitea.

2021. urteko Txakolin Egunean ikusiko zaituztegulakoan!!