Albisteak

 

Lezamako udaletxeak, genero-ikuspegitik HAPN (Hiri-Antolamendurako Plan Nagusia) berrikusteko partaidetza-prozesua martxan jarri du, eta helburua, teknikarien eta herritarren artean adostatutako hobekuntza-proposamenetara heltzea izango da.

Hirigintza genero-ikuspegitik birpentsatzeko, emakumeen iritzia ez da soilik kontutan izan behar, baizik eta Lezaman bizi diren pertsona guztien ahotsa entzun behar da. Helburua gure komunitatearen konplexutasuna eta aniztasuna nabarmentzea da, proposamen inklusiboak bilatzeko, hau da, ikuspuntu guztiak kontutan hartzeko.

Parte-hartze prozesu honen emaitzak bi modu posibletan bilduko dira:
1. Egungo HAPN egokituz aldaketa espezifiko baten bidez.
2. HAPN berrian prozesu honen emaitzak atal baten barnean sartuz.

Proiektuaren garapenean zehar, hurrengo gaiei buruz elkarrekin lan egin ahal izango dugu: etxebizitza, ekipamenduak, espazio publikoak, pribatuak eta horien harremana, irisgarritasuna eta mugikortasuna, segurtasuna, besteak beste. 

Horretarako, lehen analisi-fasean herritarrentzako hurrengo ekintzak prestatu dira:
- FORO irekia > hurrengo urriaren 17an, 17:30etatik 20:30etara Uribarri Topalekuan herritar guztientzako. / FORO abierto > el próximo 17 de octubre de 17:30 a 20:30 en el Uribarri Topalekua abierto a todas y todos los vecinos de Lezama.

- GALDEKETA > udalerriko etxebizitzetan banatu dena eta estekan sartuz ere egin dezakezuena.

 

https://goo.gl/bKxgMo

 

Analisi-fasearen ostean, Diagnosi-fasea dator. Talde-teknikoak bai foroan zein mahai-teknikoan batutako emaitzen inguruan lan egingo du, parte-hartzaile guztiek emandako informazioaren fideltasuna eskuratzen duen diagnostikoa lortzeko.

Azkenik Ondorio-fasean, helburua herritarrekin hobekuntza proposamenak erkatzea eta horiei lehentasuna ematea da. Horretarako ITZULTZE-TAILERRA ospatuko da 2018ko amaieran edo 2019ko hasieran, geroago zehaztuko dena. 

Oso garrantzitsua da zuen parte-hartzea prozesu honetan, hortaz, bai prozesuaren informazioa partekatzera zein galderak edo ekarpenak hurrengo posta elektronikora bidaltzera animatzen zaituztegu:

 

berdintasuna@txorierri.eu