Albisteak

 
Oraingo honetan zuengana gatoz udalak bilera informatibo batera konbokatzen zaituztelako herriko kultur ,kirol elkarteak eta herritarrak orokorrean ere bai, datorren martitzenerako, Apirilak 10, arrastiko 19:30etan udal liburutegian. Elkartetatik aparte, herritarrek ere aukera izango dute euren iradokizunak edota proposamenak aurkezteko.

Bilera honetan azalpenak emango dira aurreko bi urteetan “Iparralde Eguna” moduan antolatu zen jarduera/festari buruz, aurtengo Maiatzaren azken astebururako egiteko pentsatu dena, eta zuon iradozikunak, ideiak eta abarreko kontuak jaso nahiko genituzke. Zuon partehartzea ere eskatzen dugu egun horretan beharrezkoak izango diren eginbeharretan.

Eskerrik asko