Albisteak

 
Azaroa eta abenduan zehar hurrengo udal eraikinetan LED luminariak ipini dira: eskola, udaletxea, frontoia eta kiroldegia.

Guztira obraren kostua 32.853,07 eurokoa izan da, eta horretarako, Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailetik 22.641,35 euroko diru-laguntza jaso da.