Albisteak

 
Lezamako Udaleko 2017ko ekitaldi honi dagozkion inbertsioen atalean, metalezko hesi bat jarri da, egurrezko aurreko itxiduraren ordez, haurreskolako kanpoaldeko jolas gunean. Izan ere, aurreko itxiduraren narriadura ikusita, beharrezkoa zen konponketa lanak premiaz egitea. Konponketa horrekin, umeak jolasteko eta egoteko leku horrek segurtasun eta erosotasun gehiago izango du eta, horrek, jakina, lasaitasun handiagoa emango die gurasoei.

Obraren kostu osoa 8.624,88 €-koa da.