Noticias

 

Apirilaren 20an argitaratu da lehen mezua, aurkezpen moduko bat. Apirilaren 21etik 23ra, berriz, hizkuntza ohituren gaineko hausnarketa egiteko proposamena zabalduko da.

Azkenik, apirilaren 24tik 30era, egunerokotasunean eta ohiko egoeretan oinarritutako zazpi ideia-proposamen kaleratuko dira. Ekimena maiatzaren 3an gauzatuko den ekitaldi bateratuarekin amaituko da.

Parte hartu nahi duten herritarrak ekimenean zehar sortutako bideoak edo ateratako argazkiak sareratzera animatuko ditu Euskaraldiak, #EtxealditikEuskaraldira traolarekin eta @euskaraldia aipamena eginez.

Etxeetako leiho eta balkoietan ere koloretako puntu bat jartzea eskatuko zaie partaide guztiei, ekimenean parte hartzen ari direla adieraz dezaten.

Hurrengo estekatan info gehiago dago: https://youtu.be/9aDKT9Q2tzM    https://youtu.be/nKDJg3FAcUc

#etxealdetikeuskaraldira #lezama #euskaraldialezama